Zurda malecha entzuten hazi naiz txikitatik maitasunetik esan izan didate eta horrek nire nortasunean eraginik izan du. Bai ezkertiarra naiz eta beti izan ditut arazoak eguneroko hainbat elementurekin, guraizeak zirela latak irekitzekoa,... Maitasunetik jasotako izenordaina izan da eta beti egin dit grazia, izan ere beti lortu izan dut egin nahi nuena egitea.
Ezker esku honekin gantxillo egiten eta josten ere ikasi nuen, ez zailtasunik gabe... Berriro ere ezker esku madarikatu hau! Baina lortu ere lortu nuen nire baldartasunarekin batera josten ikastea, beno oihalak elkarri lotzen ikastea...
Blog honen asmoa egindako lanak bertan argitaratzea da ea norbait ere animatu egiten den eta kreatibotasunari bidea irekitzen dion. Autodidakta izaki oso iturri ezberdinetatik eskuratzen dut inspirazioa eta praktika, praktikatzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina