Páginas

2014(e)ko urtarrilaren 11(a), larunbata

Aprobetxatuz

Hiru egun jarraian!! neure marka hausten ari naiz jajaja. Opor ostean indartsu nabil eta aurreko astetan josi ez dudan guztia ari da orain burura eta eskuetara etortzen. Gogoratuko duzue herenegun jositako Xiana prakak. Ba oraindik oihala geratzen zen, eta... tada!!! baberoak.

2014(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

Bakeroekin jarraituz

Gogoratzen zelan konpondu nituen bakero zahar batzuk beste batzuk deskoartizatuz? (hemen) ba konturatu naiz zenbat material dagoen bakero batzuetan eta horrekin jarraitu dut. Kasu honetan hasiera batean aurikularrak eramateko poltsatxoak direnak egiten.


2014(e)ko urtarrilaren 9(a), osteguna

Koloreaaa!


Gogoratzen oparitutako oihal poltsa? ba hemen lehen emaitza. Oraindik etortzear dagoen izengabekoarentzat apropos egina. Ea ondo doakion.


2013(e)ko abenduaren 21(a), larunbata

Zaharrari agur

Pena handia ematen digu gauza zaharrei agur esatea. Kasu honetan oso zaharra eta historia askorekin. Nebak oparitu zidan instituto garaian... karrera bi pasa ditu nirekin eta hainbat abentura gehiago. Lehen ikaslearen tresnak zeramatzan eta orain ordea, irakaslearenak. Baina bere ordua iritsi da.
Aspaldi zegoen apurtuta,  ez zegoen presarik, baina gauza bat buruan sartzen zaigunean... ba hori, ia denborarik ez dagoenean josi, idatzi, argazkiak atera...

2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

Dena antolatuta...



Hori da desantolatuaren desioa, nahia, gura, ia ia mina be. Aitortu behar dut. Oosooo desantolatua naiz. Etxera heltzean gauzak edonon botata uztea gustatzen zait (ez al dago ministro bat ere antzekoa... baiiii oso maite duguna). Ene, zein sakon heldu garen lehen paragrafoan!

2013(e)ko abenduaren 15(a), igandea

Garezur arrosak


Erosketa konpultsibo bat izan zen, hasiera batean beste zeozer zeharo ezberdina egiteko baina... azkenean gauzak inoiz ez dira planeatu bezala ateratzen.