Pena handia ematen digu gauza zaharrei agur esatea. Kasu honetan oso zaharra eta historia askorekin. Nebak oparitu zidan instituto garaian... karrera bi pasa ditu nirekin eta hainbat abentura gehiago. Lehen ikaslearen tresnak zeramatzan eta orain ordea, irakaslearenak. Baina bere ordua iritsi da.Aspaldi zegoen apurtuta, ez zegoen presarik, baina gauza bat buruan sartzen zaigunean... ba hori, ia denborarik ez dagoenean josi, idatzi, argazkiak atera...




