Páginas

2013(e)ko ekainaren 11(a), asteartea

Horrela hasi zen

Haurdun nengoen eta nire bikoteak... ai nire bikotea!!! beno nire bikoteak josteko makina bat oparitu zidan. Ordurako gantxilloz egindako hainbat gauza eginak nituen, izan ere hamahiru urte nituenetik edo daramat gantxillo egiten.
Egunen batean kontatu behar dizuet zelako zailtasunak izan nituen gantxillo egiten ikasteko!!!
Hurrengo sarreretan, ez dakit zein maiztasunez, nik egindako lanak publikatzen joatea da asmoa, ahal bada patroiekin baina ez da oso normala nik ordenatutako zeozer egitea, sobrelamarcha egiten ditut gauzak orokorrean eta neurri batean ere espero dut blog hau idazteak laguntzea pixkat ordenatuago izaten.
Beraz, esandakoa gutxinaka proiektu zahar eta berriak argitaratzen joateko asmoa dut, ea nork irakurtzen duen, ea euskaraz horrelako edukien inguruan interesa dagoen, ea nor eta nola hurbiltzen den adikzioa sortzen duen mundutxo honetara.
Beranduago... agian nirekin josi modukoak antolatu litezke... batek jakin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina