Hiru egun jarraian!! neure marka hausten ari naiz jajaja. Opor ostean indartsu nabil eta aurreko astetan josi ez dudan guztia ari da orain burura eta eskuetara etortzen. Gogoratuko duzue herenegun jositako Xiana prakak. Ba oraindik oihala geratzen zen, eta... tada!!! baberoak.
Kasu honetan bi eredu ezberdin aukeratu ditut. Bata Lapanginganaren patroia da, jaioberriaren astean eskaini zigun. Ez diot inongo aldaketarik egin. Berehala josten da eta gainera uste dut oso neurri egokia dela lehen hilabetetan erabiltzeko.
Bigarren eredua eskuratzeko buelta gehiago eman nituen, handiagoa nahi nuen eta. Internetetik saltseatuz, hau izan zen nire nahietara hobeto egokitzen zen eredua. Liberty oihalekin egiteko pentsatua dago jjeje biana nire gustuak orokorrean ez dira horren finak eta mila koloreko marrak nahiago. Moldaketa bat egin nion patroiari laburregia iruditzen baizitzaidan. Ez dakit ulertuko den baina egin nuena izan zen inprimatu ostean orrialdeak zegokion marretatik pegatu beharrean folioaren ertzetik pegatu gutxi gora behera lateralak koadratuz marra imaginario bat egiten. Hau da baberoa luzatu nuen. Emaitzarekin oso pozik nago ze gainera lepo buelta handia duela uste dut eta horrela ume nagusitxuagoentzako balioko du.
Hemen dituzue biak batera, tamaina ezberdintasuna ikus dadin. Alde batetik aurrekoan erabilitako kamiseta oihala dauka eta bestetik nire amaginarrebak emandako buzo-albornoz (ze txarra izan zen 80. hamarkada) batetatik ateratako toalla modukoa. Dudatan egon naiz behin buelta emanda pespunte bat pasa edo ez inguru guztitik eta emaitza dexentea ez kakazteko, zegoen moduan uztea erabaki dut, azken finean kamiseta oihalarekin beti ditut arazoak eta horrela baberoek ere funtzionatuko dutela uste dut.
Ahh... eta adurzapiak ixteko... nola ez!! Snapak! behin jarrita konturatu naiz ireki eta ixtean goiko oihalak, marradunak, pixkat sufritzen duela, errefortzuren bat jarri behar izango nukeela, baina... bai baldintza hipotetikoa da eta jada ez dago atzera bueltarik!




Lerdea erortzen uzteko modukoak!!
ErantzunEzabatu