Páginas

2014(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

Bakeroekin jarraituz

Gogoratzen zelan konpondu nituen bakero zahar batzuk beste batzuk deskoartizatuz? (hemen) ba konturatu naiz zenbat material dagoen bakero batzuetan eta horrekin jarraitu dut. Kasu honetan hasiera batean aurikularrak eramateko poltsatxoak direnak egiten.




Ez dakit zelan etorri zitzaidan burura ideia, badakit internetetik saltseatuz ikusi nuela eta interesgarria iruditu zitzaidala. Orain egin dut bilaketa berriro eta orrialde hau jartzen dut erreferentzia moduan, irudia niri ideia eman zidana da, baina ez nago seguru tutoriala hori den edo ez...

Nik sinple-sinplea egin dut bakeroa nahikoa lodia da josteko entretela jartzen ibiltzeko...

Bi bertsio egin ditut, batean beste bakero batzuetatik birziklatutako kremallera erabili dut. Laburra denez, oihalaren ertzera arte beste tapeta bat jarri dut. Niretzako oso polita geratzen da baina gauza da tiro laburreko praka zela kremalleraren jabea, eta hortaz kremallera laburra da eta kaskoak sartu eta ateratzeko ez da aproposena.

Bigarren bertsioan kremallera luzeagoa erabili nuen, 15 bat zentimetrotakoa, Anak oparitua, Bidezabalen du kinkiladenda (mertzeria, euskaltzaindiako kide ez garenontzat). ESKERRIK ASKO ANA!!. Bertsio honetan irekiera handiagoa da eta hortaz errazagoa da kaskoak edo dena delakoa sartu eta ateratzea. Gainera ez dut pespunteatu eta horrela ere barruko tokia handiagoa da.



Ez dakit erabilera asko izango duten batak edo besteak baina tira egun batzuk egona nintzen josi barik eta nahiz eta hau ez izan 2014ko lehen sarrera, bai izan zela 2014ko lehen joskintza lana.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina