Páginas

2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

Hasten garenetik...

Ba hori, hasten garenetik benetan jartzen garen arte... ba denbora doa.
Ez da ez dudanik ezer josi ez egin,... ez ez, gauza da lotsa edo ematen didala egindakoak publikatzea, pixkat biluztea bezala dela ematen dit eta berri txar bat jaso behar izan dut idazten jartzeko.





Gauza txarrak alde batera utzita, hemen doa egiten ibili naizenaren parte bat...

Hotz handia egiten du eta eskutxuak kanpoan izateko joera dugu beti... egia esan gehien arduratzen didana da presaz noanean herriko andre nagusiei azalpenak eman behar ez izatea, ume hau hotz da! gorde eskutxu horrek barruan! ene... UMEAK EZ DUELA NAHIIIII eskuak kanpoan nahi ditu eta listo. Froga moduan manoplita hauek jostea pentsatu nuen.

Eta hau izan zen emaitza

Horren errezak dira josteko ezen bi pare egin nituen... eta gero hirugarren bat etorri zen, baina horrena ez nion argazkia atera. 

Oihalak:
Polarra ikeakoa, urdina ps polarra eta laranja polarvide manta.
Kotoiak: zuria telaspedrokoa eta beste Gijoiko denda batekoa, retales al peso edo horrelako zerbait.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina