Páginas

2013(e)ko abenduaren 21(a), larunbata

Zaharrari agur

Pena handia ematen digu gauza zaharrei agur esatea. Kasu honetan oso zaharra eta historia askorekin. Nebak oparitu zidan instituto garaian... karrera bi pasa ditu nirekin eta hainbat abentura gehiago. Lehen ikaslearen tresnak zeramatzan eta orain ordea, irakaslearenak. Baina bere ordua iritsi da.
Aspaldi zegoen apurtuta,  ez zegoen presarik, baina gauza bat buruan sartzen zaigunean... ba hori, ia denborarik ez dagoenean josi, idatzi, argazkiak atera...



Ba hori, kremallera izan da arazo nagusia, ez nekien aldatu edo ez, baina momentuan gogoa sartu zaidanean ez neukan etxean neurriko kremallerarik, hortaz berria egin. Aurreko egunetan ideia bazegoen runrun nire buruan baina gaur, denborarik egon ez denean, egin dut.
Neurriak hartu dizkiot, 22x8 zentimetro gutxi gora behera, lau oihal zati moztu ditut, bi oihal mota ezberdinetakoak eta kremallera txiki geratzen zenez, hutsunea estaltzeko tapetita bi prestatu ditut ere,... orratzak eta makinara.
Lehenengo kremallerara josi ditut kanpo eta barruko piezak eta gero lateralak. Beheko partea azkenik. Ez diot bolumena gehitzeko ezer egin, beno, bai, ez ditut iskinak guztiz atera, baina suposatzen dut denborarekin aterako direla.

Jarraian emaitzaren argazki batzuk.




Oihalak:
Kanpokoa: Siri gona josteko erabili nuen ante moduko oihal beltza, Lindau-n erositakoa
Barrukoa: ikeako funda nordikoa.
Kremallera: batek jakin!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina