Erosketa konpultsibo bat izan zen, hasiera batean beste zeozer zeharo ezberdina egiteko baina... azkenean gauzak inoiz ez dira planeatu bezala ateratzen.![]() |
| Snapclic webetik moldatua |
Eta azkenik, hotza heldu da eta hori oraindik neguari egun batzuk falta zaizkiola. Hotz egiten du eta etxean, lurretik ibiltzeko batez ere. Bata bat behar genuen.
Hau dana googleko bilaketa batekin nahastu ezkero... ondokoa lortzen dugu:
Lan hau burutzen blog berri interesgarria topatu nuen Mellysews, eta bertan topatu dezakezue horrelako bata bat egiteko tutorial eta patroia. Nik pixkat moldatu nuen,... nola ez.
Patroia pixkat laburtu nuen, eta josteko marginik ez nuen kontutan hartu, erabiltzaileak oraindik ez du urtea bete eta patroia 18 hilabetetik hasten zen (benetako 18 hilabete,... ulertzen didazue :))
Neukan materialak bazituen dobladilloak, eta aprobetxatu nituen aurreko pieza osoan eta atzeko behekaldean, baita mauketan ere. Hori dena moztu ostean, konturatu nintzen lepo aldean dobladillo bat falta zitzaidana, ba Zurdada al canto eta egin nuena izan zen mantaren beste dobladillo zati bat moztu josteko marginarekin eta zegokion tokian pegau jejejeje. Onartu behar dut uste baino hobeto geratu zela.
Bestetik lotzeko ez nuen ikusten gerrikorik jartzea eta aitortu behar dizuet snapek adikzioa sortzen dutela... eta egia esan oso ondo geratezn diren 3 snap jarri nituen inoiz erabiliko ez nituela pentsatzen nuen batzuk gainera.
Bezeroa poz pozik dago berarekin!!!


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina