Páginas

2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

Eskerrik Asko!!


Poltsa baaatttt!!! oihalez betetako poltsa bat! ze ondo!!



Zaletasunen bat izatea beti da familia lagun eta ingurukoentzat lagungarri gauzak oparitzerako orduan hori horrela da. Baina gainera joskintza bada zaletasun hori,... ba etxean garbiketa egitean topatzen diren trapu zaharrei bizi berri bat emateko aukera ere badago. Poztasun doblea edo hirukoitza edo laukoitza; batek jakin zenbat bizi berri izan ditzakeen kamiseta zahar batek! 

Kasu honetan hau da nire esku artean erori dena gauza batzuk jadanik daude deskoartizatuta eta beste batzuk oraindik ez... jiji nire guraizeak ere poztu dira!

Denetarik dago: viscosa ematen duen pareo moduko pitxi bat, bakeroak, kotoia, kamiseta, puntoa eta lentejuelak!

Mila koloredun kamisetarekin seguruena nire txikiarentzako (edo beste batenarentzako) kamisetatxo bat egiten saiatuko naiz. Saiatu esaten dut nire makina eta kamiseta moduko ehunak ez baitira oso ondo eramaten baina tira... barrukoa ez du inork ikusten.

Pareo moduko oihalarekin, udarako praka batzuekin saiatuko naizela pentsatzen dut, sarouler modukoak edo... eta noski botoiak beste zeozertarako gordeko ditut.

Marra lodiduna puntozkoa da, uste dut oso ondo egon daitekeela aplikazioetan erabiltzeko edo...

Eta  besteak... pff batek jakin. Loreduna gustatzen zait, niretzako modukoa ikusten dut udarako top edo antzeko zerbait? oparitzeko sundress bat? Ez al da neskarik jaioko inoiz???!!

Ba hori,... sorpresa polit bat. ESKERRIK ASKO!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina